Albisteak 2017
BEREZIAK
25 Mai 2017
10 izango dira Euskotren Ligako parte-hartzaileak
Hondarribia AE et Zumaia Salegi Jatetxea euren sarrerako playoff-ean parte-hartzeko eskakizunei baja eman diote
Euskotren Ligari hasiera ematen dion sarrerako playoff-a jokatzeko hilabete baina zertxobait gehiago bakarrik falta da, eta bertan ezagutuko ditugu Eusko Label Ligarekin batera udaran zehar Kantauri Itsasoko estropada-eremu hoberenetan lehiatuko diren lau taldeen izenak. Hasiera batean 12 klubek eman zuten izena datorren uztailaren 8 eta 9an Orio eta Donostian jokatuko diren lehenengo bi jardunaldi hauetan parte hatzeko, baina azken egunetan Hondarribia AE eta Zumaia Salegi Jatetxeak bertan izango ez direla aditzera eman dute.
Ondorioz, 10 izango dira Euskotren Ligaren playoff-ean lehiatuko diren taldeak: Arraun Lagunak Donostiako Berdintasuna, Cabo, Cikautxo Lea Artibai, Deusto Bilbao, Donostiarra, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto, Portugalete eta, aurreko urteko txapelduna, San Juan Iberdrola.