Albisteak 2022

LEHIAKETA

09 Eka 2022

12 hautagai Eusko Label Ligako playoffetarako

12 hautagai Eusko Label Ligako playoffetarako

Iraileko igoera fasean parte hartzeko dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da

Eusko Label Ligako denboraldia hasteko hilabete eskas falta denean, lehiaketak bere bidea darama. Hala, irailean jokatuko den igoera fasean parte hartu nahi duten klubek beren eskaera aurkeztu behar izaten dute, aurretik eskatutako dokumentazio guztiarekin batera. ARC eta ALN ligetatik igotzeko hautagai diren klub guztien dokumentazioa aztertu ondoren, ACTko Zuzendaritza Batzordeak, hurrengo eskaerak onartu ditu. Orain, hautagai diren klubek igotzeko beharrezkoa den kirol-plaza lortu beharko dute.
 
2023. denboraldiko Eusko Label Ligara igotzeko hautagaiak:
•    Arkote Arraun Elkartea
•    Club do Mar Bueu
•    Deustuko Arraun Taldea
•    Elantxobe A.E. (Busturialdea)
•    Pasai San Juan Koxtape A.E.
•    S.D. Tirán
•    S.D. Remo Pedreña
•    S.D. Samertolameu
•    S.D.R. Castreña
•    Sanpedrotarra A.E.
•    Zarautz Arraun Elkartea
•    Zumaiako Telmo Deun A.K.E.
 

Itzuli