Albisteak 2022

LEHIAKETA

21 Mar 2022

Aurredenboraldiko zerrendak argitaratu dira!

Aurredenboraldiko zerrendak argitaratu dira!

Eusko Label Ligako taldeek denboraldi berriko arraunlarien lehen zerrenda aurkeztu dute 

Eusko Label Ligako denboraldi berria ate joka daukagu, eta horregatik, aurredenboraldiko hainbat hilabeteren ondoren, taldeek denboraldiko lehen arraunlari zerrenda aurkeztu dute. CaixaBank Koroa berriro egongo da lehian, eta berau irabazteko klubek aukeratutako kirolariak ezagutu ditugu gaur.

Oraindik hainbat hilabete falta dira Eusko Label Ligako denboraldi berria hasteko, baina klubak lanean dabiltza aspalditik. Argi dago gaur aurkezten diren zerrendek behin-behinekoak direla, eta ekainean aurkeztuko dira behin-betikoak, baina, zalantzarik gabe, informazio baliagarria da denboraldi berriari begira taldeek izan dituzten aldaketak jakiteko, lehiaketako jarraitzaileek aspalditik jakin nahi izan duten informazioa hain zuzen ere.
 

Itzuli