Albisteak 2022

LEHIAKETA

19 Urt 2022

Bateletan lehiatzen, ibilbidea jarraituz

Bateletan lehiatzen, ibilbidea jarraituz

Donostiarra bateletan lehiatzen hasi da traineru denboraldiari begira

Igor Makazaga eta bere taldea dagoeneko hasi dira 2022ko denboraldian lehiatzen. Igandean, Urumea ibaian jokatu zen Gipuzkoako Batel denboraldiko lehen jardunaldia, non donostiarrek lortu zuten garaipena. Gainera, garaipen "berezia" izan zen Makazagarentzat, ez-ohiko estropada-eremuan bizitako giroarekin gozatu baitzuen. "Infantiletatik hasi, eta senior mailara arte adin ezberdinetako kirolariak elkartzen gara, eta horri esker jende asko etortzen da estropadak ikustera. Arraun festa handi bat zirudien", adierazi du Donostiarrako entrenatzaileak.

Makazagak gustuko du Bateletan zein Trainerilletan lehiatzea, udako traineru denboraldirako markatutako ibilbidea aldatu gabe. "Batelen ezaugarrietara ondoen egokitzen diren arraunlariak aukeratzen saiatzen gara, eta horretarako entrendurik egin gabe lehiatzen dira. Horientzat entrendu gehigarria da", adierazi du entrenatzaile oriotarrak.

Makazagaren arabera, lehiatzea oniuragarria da kirolariarentzat, eta ahal den neurrian hala egiten saiatzen dira. "Txapelketak eragina du arraunlariaren izaeran, ausardian eta lehiakortasunean, eta gainera gainontzeko taldekideei ere eragiten dio. Guztiak haien lehiaketen menpe egoten dira, egindakoaz hitz egiten dute … talde-giroa sortzen dute", onartu du Makazagak.
 

Itzuli