Albisteak 2022

LEHIAKETA

27 Abu 2022

Bermeo Urdaibaik irabazi du Aresen

Bermeo Urdaibaik irabazi du Aresen Bermeo Urdaibaik irabazi du Aresen

 

Bou Bizkaiak XV Bandeira Concello de Ares irabazi du eta Hondarribiarekiko errenta 4 punturaino igo du EuskoLabel Ligan

Bermeo Urdaibaik denboraldiko seigarren garaipena lortu du, XV Bandeira Concello de Aresen, Matrix Hondarribiaren aurretik. Bou Bizkaia, Gorka Aranberrik gidatuta, jaun eta jabe izan da ohorezko txandan lehen metroetatik Ama Guadalupekoa traineruarekin. Azkenean, berdeek 8 segundo galdu dituzte bizkaitarrekin. Atzetik, Itsasoko Ama – Soterak urrats handia eman du jaitsiera postua saihesteko borrokan, eta bederatzi puntuko aldea du Lekittarra Elecnorrekiko, zeinak bere postua defendatu beharko duen igotzeko hautagaien aurrean. Bestalde, etxeko traineruak, Santa Olallak, jaitsiera ziurtatu du, sailkapen nagusiko azken postua saihestea ezinezkoa zaiolako.

 

Itzuli