ACT TV 2021

ELKARRIZKETAK

05 Abu 2021

Boiro, Eusko Label Ligako ohiko hitzordua

Boiro, Eusko Label Ligako ohiko hitzordua

Igandean jokatuko da XXXI. Bandeira Concello de Boiro

Asteburu honetan ere Eusko Label Ligak bere egutegiarekin jarraituko du, eta igandean Boiron jokatuko den XXXI. Bandeira Concello de Boiro gaur goizean aurkeztu dute.

Bandeiraren aurkezpenean, gaur goizean Boiroko Udaletxean, Jose Ramon Romero Boiroko Alkatea, Daniel Vazquez CR Cabo da Cruz-eko Presidentea eta Jose Marcos Boiroko Kirol eta Gazteria zinegotzia izan dira.

Concello de Boiroko estropada oso ezaguna da dagoeneko Eusko Label Ligan. Aurreko denboraldian esaterako, Santurtzik eta Zierbenak azken palada arte lehiatu behar izan zuten garaipena lortzeko, eta azkenean Soterak irabazi zuen 30 ehuneneko aldearekin.

Estropadako txandak azken jardunaldiko sailkapenaren arabera osatuko dira, kasu honetan, Barbanza Arousa Bandeiraren denboren arabera.


 

Itzuli