ACT TV 2023

ELKARRIZKETAK

25 Mar 2023

Denboraldi berria A Coruñan hasiko da!

Denboraldi berria A Coruñan hasiko da! Denboraldi berria A Coruñan hasiko da!

Zortzi emakumezko partaide izango dituen Euskotren Liga historikoak lau jardunaldi jokatuko ditu Galiziako uretan

Denboraldia hasteko 100 egun baino gutxiago falta direnean, ACTko bazkideek 2023ko ekitaldiko aurrekontua eta kanpaina honetarako egutegia onartu dituzte gaur goizean Bermeoko Arrantzalearen Museoan. Onartutako aurrekontuak ACTk antolatzen dituen bi lehiaketei begira egutegi erakargarria izatea bermatzen du, eta dagoeneko 10 astetan finkatu dira, Eusko Label Ligako 20 jardunaldiz eta Euskotren Ligako 14 jardunaldiz osatuta.

A Coruña izango da denboraldi historiko honetako lehen paladen lekukoa uztaileko lehen, eta bertan lehen aldiz ariko dira zortzi emakumezko traineru Euskotren Ligan. Denboraldiak ez du atsedenaldirik izango irailera arte, eta Eusko Label Ligaren kasuan irailaren 17an amaituko da El Corte Ingles– Portugaleteko Udala Bandera jokatuz eta Ligako irabazleari CaixaBank Koroa emanaz.

Udan zehar, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek lau jardunaldi jokatuko dituzte Galiziako uretan. Lehen aldia izango da emakumezkoen lehiaketak 4 estropada jokatuko dituela Galiziako uretan. Samertolameu igo denez, Moañan izango da traineru onenen galiziako hitzorduetako bat eta baita lehiaketako ZALEEN GUNEA, 2009 eta 2015 denboraldietan izan bezala. Kantabriak ere izango du lekua egutegian, Castro-Urdialesen jokatu ohi den CaixaBank Banderarekin, eta Euskadik, 15ekin, traineru jardunaldi gehien hartuko dituen lurraldea izango da 2023. denboraldian.

Batzarraren amaieran, eta Elkartearen ohiturari jarraituz, Bermeo Urdaibaik, Eusko Label Ligako egungo txapeldunak, Eneperi Jatetxean bazkari batetara gonbidatu ditu ACTko bazkideak.

Itzuli