Albisteak 2020
BEREZIAK
15 Uzt 2020
Eneko Van Horenbekek Getxoko estropada eremua aztertu du
Getxo Arrauneko entrenatzaileak bere esperientzia guztia helarazi digu Bizkaiko estropada zelaiaren inguruan
Larunbat honetan Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia eta Getxoko XII. Ikurrina lehiatuko dira, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bosgarren jardunaldiari dagozkienak. Hainbeste urte daramatzatenez arraunaren maila goreneko egutegiaren barruan, nork baino nork, talde guztiek ezagutzen dute estropada eremu ospetsu hau, baina gaur egun Eneko Van Horenbeke dugu, Urdaibai Avia Bermeoko arraunlari ohia eta Getxo Arraun taldeko egungo entrenatzailea, kontuan hartu beharreko puntuak eman diezazkigun.