Albisteak 2022
LEHIAKETA
01 Uzt 2022
Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak bihar ekingo die denboraldi berriari
Bihar hasiko dira Eusko Label Ligaren hogeigarren denboraldia eta Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia
Bilbo eta Donostia hiriburuetan hasiko da Kantauriko eta Atlantikoko banku finkoko arraunketako lehiaketarik onena. Gainera, azken bi denboraldietan etenaldia eginda, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako FAN ZONEA itzuliko da, zaletuen gozamenerako.
Larunbatean, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren denboraldi berriari hasiera emango dio Bilbon jokatuko den banderak, XIII.-IV. Bilboko Bandera – Bandera de Bilbao. Bere ohiko erlojupeko formatuan, eta hiriko eraikin esanguratsuenetarikoak zeharkatuz, Tolosaldea Euskotren Ligan, eta Getaria Eusko Label Ligan estreinakoz ariko dira. Gainera, Kaiku ere berriz izango da Eusko Label Ligan.
Bestalde, igandean, Kontxako Badian jokatuko den XIV-VI Bandera Fabrikarekin amaituko da lehiaketako lehen asteburua. Gizonezkoen txapelketan, txandak aurreko eguneko emaitzen araberakoak izango dira.
Fan Zonearen itzulera
Asteburu honetan bueltan izango da Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako FAN ZONEa. Zaleek gustuko duten gunea berreskuratuko dugu, eta berau larunbatean, Uribitarte pasealekuan egongo da, estropadako eremu teknikotik gertu. Igandean, berriz, pasealeku berriaren amaieran izango da, zehazki Jacques Cousteau plazan.