ACT TV 2020

BEREZIAK

16 Uzt 2020

Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak txapeldunak bisitatuko dituzte

Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak txapeldunak bisitatuko dituzte

Bi txapelketako seigarren jardunaldiak Orioko XXX. Estropadak - VIII. Orio Kanpina Bandera eta Orioko XIX. Emakume estropadak - VIII. Orio kanpina Bandera jarriko ditu lehian txapeldunen herrian

Orio Arraunketa Elkarteak bere historiako urterik onena egin zuen 2019an arraunaren maila nagusian, CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurra eskuratuz bere bi traineruekin Eusko Label Liga eta Euskotren Liga. Aurten, bi lehiaketetako seigarren jardunaldiarekin batera, ACTko bi ligak osatzen dituzten 16 traineruek Orio bisitatuko dute Orioko XXX. Estropadak - VIII. Orio Kanpina Bandera eta Orioko XIX. Emakume Estropadak - VIII. Orio kanpina Bandera lehiatzeko.

Igandeko jardunaldia 11:40etan hasiko da, Donostiarra, Hondarribia Bertako Igogailuak, Donostia Arraun Lagunak eta Orio Arraunketa Elkartea uretara aterako direnean Orioko XIX. Emakume Estropadak - VIII. Orio kanpina Bandera lehiatzera, itsas milia eta erdiko (2.778 metro) ibilbidean, bi luzetan banatuta ziaboga batekin.

Emakumezkoen estropada amaitu ondoren, Eusko Label Ligako ontzien txanda izango da, Orioko XXX. Estropadak - VIII. Orio kanpina Bandera jokoan jartzeko, hiru txandatan banatuta, larunbateko Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldiko azken emaitza oinarri bezela hartuta. Gizonezkoen tripulazioek hiru itsas miliako (5.556 metro) ibilbidean lehiatuko dira, lau luzetan banatuta, hiru ziabogarekin.

Itzuli