ACT TV 2021

ELKARRIZKETAK

15 Uzt 2021

Getxon izango dira Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak

Getxon izango dira Eusko Label Liga eta Euskotren Ligak

Igandean Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako seigarren jardunaldiak jokatuko dira Getxoko Estropaden XLIII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia eta Getxoko XIII. Ikurrina - J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia jokatzearekin batera 


Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak denboraldiko egutegiarekin jarraituko dute, eta igande honetan Getxoko portu zaharrean arituko dira 16 traineruak. Udako hitzordu klasiko bihurtu da, izan ere, 2006tik Getxoko Ikurriña ACTko egutegian dago.

Gaur goizean aurkeztu dituzte Getxoko Arraun Elkartean igandean jokoan egongo diren bi banderak. Bertan, Amaia Agirre, Bizkaiko udalerriko alkateak, Borja Rodrigo ACTko presidenteak, eta Getxo Arraun Elkarteko Presidente den Melquiades Verduras-ek parte hartu dute.

“Maila altuko ekitaldi ba da, dagoeneko ohikoa da estropada egutegian, baita Lehendakariaren Omenaldia ere. Herriarentzat ekitaldi garrantzitsua da eta polita ere”, esan du Agirre alkateak. “Getxo bisitatzea klasiko bilakatu da. Gainera, estropada eremua ikusgarria eta polita da, ez soilik arraunlarientzat, baita ikusleentzat ere”, azpimarratu du Borja Rodrigo Presidenteak. Azkenik, antolatzaile moduan ere izan da Getxo Arraun Elkarteko Presidentea. “Ohikoa da gure egutegian. Pozik gaude Getxon halako mailako estropada bat izateagatik”, onartu du.  

Jardunaldia 11:40ean hasiko da Euskotren Ligako lau traineruekin. Ikurriña- J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia.

Jarraian, Eusko Label Ligako estropadaren txanda izango da, Getxoko Estropaden XLIII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVII. Omenaldia. Estropada honetarako txandak Orion jokatuko den aurreko jardunaldiko sailkapenaren arabera osatuko dira.

Itzuli