ACT TV 2019

ELKARRIZKETAK

13 Uzt 2019

Kontxako Badia horia da

Kontxako Badia horia da Kontxako Badia horia da

Garaipena Orio Babyautorentzat XII Donostiarra Kaiarriba – Amenabar Bandera eta IV Donostiarra Kaiarriba – Amenabar Banderan

Gaur ere ez dute barkatu Orio Babyautoko bi traineruek eta beste bi garaipen bereganatu dituzte, Eusko Label Ligako XII Donostiarra Kaiarriba – Amenabar Bandera eta Euskotren Ligako IV Donostiarra Kaiarriba – Amenabar Bandera.

Jon Salsamendik prestaturiko traineruak gaurko denborarik onena lortu dute, 20’21”36, Zierbena Bahías de Bizkaiari 3”54-ko aldea ateraz. Santurtzi Iberdrola hirugarren izan da gaur 20’26”98-ko denborarekin. Bere aldetik, GO fit Hondarribia seigarren izanda gaurkoan azken txanda itxiz ‘San Nikolas’-arekiko 31”40-ko aldearekin.

Urdaibai Aviak bere indarra erakutsi du gaurko bigarren txandan 20’41”32-ko denbora ezarriz, gaurko laugarren postua lortuz. Lehen hiru luzeetan zehar erritmoa ‘txo’-en erritmoa mantendu ahal izan du Donostiarrak, baina azkenean txandako bigarren postua eta estropadako bostgarren postuarekin konformatu behar izan dira. Kaiku, 21’10”08-ko denborarekin, eta Ondarroa Cikautxo, 21’12”80-rekin, gaurko zapigarren eta zortzigarren postuak lortu dituzte hurrenez hurren.

Lekittarra Elecnor-ek lehenengo txandako indartsuena erakutsi du 21’24”44-ko denborarekin gaurko bederatzigarren postua lortuz. Cabo, bizkaitarrengandik 2”94-ra, hamargarren izan da. Astillero Repsol Electricidad y Gas eta San Pedro izan dira gaurko estropada itxi dutenak, 21’37”18 eta 21’56”28-ko denborekin.


Palmaresa handituz Orio Babyauto

Orio Babyautoren ‘Txiki traineruak bere denboraldiko laugarren estropada irabazi du eta hirugarren bandera eraman du etxera, kasu honetan, IV Donostiarra Kaiarriba – Amenabar Bandera. 11’24”66ko denborarekin, Santi Zabaletaren neskek IV Donostiarra Kaiarriba – Amenabar Bandera etxera erama dute, Donostia Arraun Lagunakekiko 1”96-ko aldea lortuz helmugan. Donostiarra izan da hirugarren 11’40”08ko denborarekin eta Hondarribia Bertako Igogailuakek itxi du txanda oriotarrekiko 26”-ko atzerapenarekin.

Castro Urdialesera CaixaBank Banderaren bila

Arraunaren maila gorenaren emozioa bihar Castro Urdialesera itzuliko da Eusko Label Ligako VII CaixaBank Bandera eta Euskotren Ligako IV CaixaBank Bandera lehiatzeko.

Itzuli