Albisteak 2021

LEHIAKETA

12 Uzt 2021

Nola aukeratzen dira CaixaBank Patroi onena eta Euskotren Ligako patroi onena?

Nola aukeratzen dira CaixaBank Patroi onena eta Euskotren Ligako patroi onena? Nola aukeratzen dira CaixaBank Patroi onena eta Euskotren Ligako patroi onena?

Patroi onenaren sailkapeneko jardunaldi bakoitzean jokoan izaten diren 6 puntuak nola banatzen diren azalduko dugu

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako sailkapenak oso berdintsu baldin badoaz… zer esanik ez CaixaBank patroi onenaren maillota eta Euskotren Ligako patroi onenaren maillota irabazteko lehiak ere. 
 
Baina, nola hautatzen dira sailkapeneko puntuak? Batzorde Teknikoa arduratzen da patroi onenen sailkapenez. Sailkapena egiteko, GPSaren datuak haintzat hartzen dituzte, hain zuzen ere traineru bakoitzak daraman gailua da. Honek hiru faktore ezberdin nahasten ditu, eta horrekin ekuazio bat egiten da: 
 
1)    Traineruak egiten dituen metro kopurua. 

2)    Traineruak 3 ziabogetako bakoitza hartzeko behar duen denbora (edo 1 emakumezkoen lehiaketan). Informazio hau baliza baino 50 metro lehenagotik 50 metro geroagora arte hartzen da.

3)     Patroiak bakarrik egindako lanaren ondoriozko faktore erlatiboa, eta horretarako ibilbidearen denbora/abiadura eta ziabogak emateko denbora/abiadura alderatzen dira.
 
 Emaitza onena duen patroiak 3 puntu lortzen ditu, bigarrengoak bi puntu eta hirugarrenak puntu bat.

Itzuli