Albisteak 2021

LEHIAKETA

14 Uzt 2021

Orio, asteburuko lehen geltokia

Orio, asteburuko lehen geltokia

Orioko XXXI. Estropada - Orio Kanpina IX. Bandera eta Orioko XXI. Emakumeen Estropada - Orio kanpina IX. Bandera izango dira asteburuan jokoan izango diren lehen banderak 

Orion jokatuko dira asteburu honetako Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako lehen jardunaldiak. Gipuzkoako herriak jardunaldi zirraragarria hartuko du, izan ere gizonezkoen lehiaketa, emakumezkoena bezala, gori-gorian dago. Azken urteetan ohikoa den bezala, estropada eremua itsaso zabalean izango da, kanpoko kai-muturraren ondoan. Aurreko denboraldian, Bermeo Urdaibai Aviak bere bi banderetako lehena lortu zuen estropada eremu honetan, Donostiarra Lacturalek bere bigarren Bandera lortu zuen bitartean.

Larunbateko jardunaldiari dagokionez, 18:10ean hasiko da, Euskotren Ligako estropadarekin, lau tripulazioak gaur goizean aurkeztu den Orioko XXI. Emakumeen Estropada - Orio kanpina IX. Bandera irabazten saiatuko direlarik.

Bestalde, gizonezkoen estropada, Orioko XXXI. Estropada - Orio Kanpina IX. Bandera emakumezkoen Bandera amaitzean hasiko da. Bertan, txandak sailkapen nagusiaren arabera banatuta daude, eta lehen txandan Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, CR Ares eta Lekittarra Elecnor ariko dira. Bigarren txandan, CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo eta aurreko denboraldiko irabazlea, Bermeo Urdaibai Avia, izango dira. Azkenik, ohorezko txandan, sailkapen nagusiko lehen lau tripulazioak izango dira: Donostiarra Amenabar, Zierbena Bahías de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Santurtzi Transportes y Gruas Aguado.
 

Itzuli