ACT TV 2021

ELKARRIZKETAK

14 Abu 2021

Orio Orialkik eta Go Fit Hondarribiak irabazi dute Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian

Orio Orialkik eta Go Fit Hondarribiak irabazi dute Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian Orio Orialkik eta Go Fit Hondarribiak irabazi dute Zarauzko Ikurriñako lehen jardunaldian

Bi traineru gipuzkoarrek, gainera, sailkapen nagusiko euren aurkari zuzenei puntu bat murriztea lortu dute

Orio Orialkik irabazi du Zarauzko XIII. Ikurriñako lehen jardunaldia Donostia Arraun Lagunari bederatzi segundo aterata, eta bihar, 2. jardunaldian, abantaila mantentzen saiatuko da Euskotren Ligako azken Bandera irabazteko asmoz. Gainera, gaurko garaipenarekin, Donostia Arraun Lagunaki puntu bat murriztea lortu dute sailkapen nagusian, eta donostiarrek jarraitzen dute lehen postuan 36 punturekin, eta oriotarrek 35 puntu dituzte. Behekaldetik, Donostiarra Lacturalek hirugarren postuan darrai eta sailkapen nagusiko azken postuan da Hondarribia Bertako Igogailuak 16 punturekin.

Euskotren Ligako patroi onenaren sailkapenari dagokionez, Miren Garmendiak lortu du sari hau eskuratzea:
1.- Miren Garmendia (Hondarribai Bertako Igogailuak) 21 puntu
2.- Nadeth Agirre (Orio Orialki) 17 puntu
3.- Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) 17 puntu

Go Fit Hondarribiak puntu bat murriztu du sailkapen nagusian Santurtzi Transportes y Gruas Aguadorekiko, Zarauzko XLIV Ikurriñako lehengo jardunaldia irabazi ondoren. Ama Guadalupekoak 132 puntu ditu CaixaBank Koroa eskuratzeko lehian eta Santurtzik 140. Donostiarra Amenabar eta Orioko Orialki arituko dira biharko ohorezko txandan, gaurko jardunaldian hurrenez hurren 12 eta 20 segundo galduta. Biharko bigarren txandan Zierbena Bahias de Bizkaia, Lekitarra Elecnor, Urdaibai Avia eta Ondarroa Cikautxo arituko dira, eta Cabo da Cruz, Zarautz Gesalaga Okelan eta Tiran Pereira izango dira lanean jarriko diren lau traineruak. Aresek ezin izan du parte hartu asteburuan bere taldean izandakoCOVID-19 kasu batzuengatik, eta horrenbestez, asteburuko bi estropadetan 5na puntu jasoko dituzte.

Bestalde, CaixaBank patroi onenaren sailkapena honela geratzen da:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 18 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 15 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 9 puntu

Itzuli