Albisteak 2012

BEREZIAK

26 Urr 2012

ACT ELKARTEKO DOPINAREN AURKAKO 2012KO TXOSTENA

ACT ELKARTEKO DOPINAREN AURKAKO 2012KO TXOSTENA

ACT elkarteak sortu zenetik egin bezala, 2012an ere dopingaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan, klubak eta kirolariak dopingaren aurkako kontrolak egitera behartuz, kirolean debekatuta dauden sustantzien erabilera edo kontsumoa antzemateko. Ekinbide horiek gizonezkoen lehiaketan, San Miguel Ligan, eta emakumezkoen Ligan, Euskotren ligan egindakoak lirateke.

2012an dopingaren aurkako 103 kontrol egin dira. Horietatik 55 lehiaketetan bertan, eta 48, lehiaketetatik kanpo.

 

Lehiaketan egindako dopingaren aurkako analisietatik 8 emakumezkoen Euskotren ligan parte hartu duten kirolariei dagozkie.

 

Egindako kontroletatik 22 EPOrh sustantzia antzemateko egin dira, espresuki, eta beste 12, CERA izeneko sustantzia antzemateko, jasotako odol fisiologikoko laginetan oinarrituta. Berrikuntza gisa, denboraldi honetan Hemoglobina sintetikoak antzemateko 2 kontrol egin dira, odol fisiologikoko laginetan oinarrituta

 

Dopinga kontrolatzeko laborategiak egun erabiltzen dituen teknika analitikoak aintzat hartuz, ez da debekatutako edo erreferentzia zerrendan jasotako sustantzia edo metodoren baten erabilerarik frogatu ahal izan.

 

Dopingaren aurkako kontrolez gain, denboraldian elkarteko klub guztietako kide diren kirolarien beste 102 odol lagin egin dira, eta lagin horietako zenbait parametro hematologiko aztertu, dopatzeko produktuen erabilerak eragin ditzaketen eraldaketak antzemateko. Analitika horien datuak aztertuta, ez da EPOrh sustantziaren, edo odol balioak eta oxigeno garraioa hobetuko lituzketen  sustantzia edo metodoen erabilera zantzurik antzeman. Ez kirolari mailan, ezta klub mailan ere. Ez behintzat erreferentzia zerrendan jasotako sustantziena.

 

Dopingaren aurkako borrokak egungo kirol profesionalean daukan garrantziaren jakitun da ACT, eta elkartearen nahia eta borondatea da, bidera ditzakeen baliabideak aintzat hartuz, bere lehiaketetan dopingaren aurkako lanean jarraitzea.

Itzuli