Albisteak 2014
BEREZIAK
26 Aza 2014
NoDopApp, AEPSADeren dopinaren aurkako tresna berria
Aplikazio berriarekin, kirolariak jakin dezake sendagai guztien substantziak eta ea hauek legez kontra doazten ala ez
Dopinaren aurkako borroka sendotzeko, AEPSADek, NoDopApp aplikazio berria kaleratu du. Bai ordenagailutik, mugikorratik edota tabletik jakin dezakezu sendagaiak ea substantzia dopanterik eramaten duen ala ez.
Horiek horrela, dohaneko aplikazioa hau erabilgarria dago Android eta IOS sistementzako. Bere funtzionamendua oso erraxa eta ulergarria da. Bilatzailean sendagaiaren izena jarri behar da eta honek esaten du zein motatako substantziak dauzkan eta debekatutak dauden ala ez. Informazio hau, esan beharra dago, Kirolan Substantzien eta Debekatutako Metodoen Zerrendatik aterata dago eta hau, urtez urte, BOE argitaratzen da.
ACT eta AEPSADek elkarrekin lan egin dute eta azkenengo denboraldian hitzaldi hezigarrietan aritu dira Elkarteko klubekin. Gainera, bi erakundeak hitzarmen berriak dopinaren aurkako borroka sendotzeko esploratzen ari dira.