Albisteak 2014
BEREZIAK
11 Abe 2014
Prentsa eta ACTk estropada jokatuko dute Pasaian
Igandean, 10.30tik aurrera, klubetako zuzendarien eta kazetarien arteko estropada bat burutuko da
Igandean, 10.30tik aurrera, Pasaiko Portuak estropada berezi bat izango du. Prentsak eta ACTren arteko arraun lehia antolatuko da eta bi traineru hauek garaipena eskuratzea ahaleginduko dira. Prentsako ontzia San Miguel Liga eta Euskotren Liga segitzen duten kazetariz osatuta egongo da. Besteak beste, Imanol Arruti, Kepa Iribar, Aner Gondra, Jabi Izquierdo, Manu Maritxalar, Gaizka Lasa edo Xabi Larrañaga arraunean arituko dira. Esan beharra dago, kazetarien traineruak hainbat entrenamendu burutu dituela azkenengo asteetan.
Beste aldean, ACTko kluben zuzendariak eta Elkaterko langileak egongo dira. Mario Vidal, Kalixa Silanes, Isi Sistiaga, Joserra Garate, Mikel Rubio, Juan Mari Etxabe edo Eugenio Fernández bertan izango dira. Estropada eremua Pasaiako Portuan kokatuta egongo da eta irteera eta helmuga San Juan klub berriaren parean ipiniko da. Bi traineruek lau luzeetako lan bat bete beharko dute, hiru ziabogekin, eta guzti hau balioko die jakiteko, neurri txiki batean, zer bizitzen dute arraunlariek denboraldian zehar.