Albisteak 2021
LEHIAKETA
04 Urr 2021
Aldaketak Euskotren Ligako taldeetan
Patxi Francesek Orio Orialki entrenatuko du eta Ramon Erostarbek Tolosaldea Arraun Kluba
Joan den astean egin zen ofizial Xanti Zabaletak ez zuela jarraituko Orio Orialki entrenatzen. Bere ordez, Patxi Frances arituko da. Entrenatzaile donostiarrak orain aste batzuk Euskotren Ligarako igoera lortu zuen Tolosaldea Arraun Klubarekin, eta orain taldez aldatzea erabaki du. Bi Euskotren Liga eta bi Kontxako Bandera irabazi dituen Zabaleta ordezkatuko du.
Bestalde, Ramon Erostarbe Tolosaldean Frances-en entrenatzaile laguntzaile izan dena izango da taldea Euskotren Ligan entrenatuko duena.