Albisteak 2018
BEREZIAK
20 Ira 2018
Urdaibai Avia, kanporatuta okerreko hamalaukoa erabiltzeagatik
Joan den igandean, Eusko Label Ligako azken jardunaldian, Portugaleteko XLIV Bandera El Corte Inglesen Urdaibai Aviak hamalauko okerra erabili zuen. Lehiaketa Araudiko 34 1.c) artikuluak dion bezala, gutxienez 7 arraunlari propio izan behar dira hasierako hamalaukoan. Urdaibai Aviak erabilitakoan sei izan ziren bakarrik.
Gauzak horrela, ACTeko Lehiaketako Epaile Bakarrak, eta Lehiaketa Araudiko 34.3 artikuluaren arabera, Urdaibai Avia kanporatuta gelditu da XLIV Bandera El Corte Inglesetik eta beraz, jardunaldi hartan egindako bosgarren postuagatik lortutako puntuak eta sariak galdu ditu. Bermeoko klubak bi egun ditu helegiteak jartzeko, betiere, nahi izanez gero.
Zigor honek ez du aldaketarik eragin ez sailkapen orokorrean ez Eusko Label Ligako txapeldunean.