Albisteak 2017
LEHIAKETA
09 Uzt 2017
Igandeak Orio Babyautorenak dira
Orioko 'San Nikolas' ontziak lortu du garaipena Bandera Giroa Veolia eta San Juan Iberdrolak VI. Euskotren Banderan
Badirudi Orio Babyautok igandetako jardunaldiei gustua hartu diela. Gaur, denboraldiko bigarren garaipena lortuz, Donostiako uretan lehiatutako Bandera Giroa Veolian txapeldun izendatu dira. Bestalde, Urdaibai Aviak, Hondarribiarekiko bi puntuko abantailarekin, Eusko Label Ligako buru izaten jarraitzen du. Patroirik Onenaren CaixaBank sailkapenean, aldiz lau puntuko abantaila lortu du , Ioseba Amunarrizek.
Gaurkoan, 21´00”84 denbora eginez, Orio Babyauto izan da bizkorrena. Horrela, bere txandako garaile bihurtu da, eta Ondarroa Cikautxori, gaurko sailkapenean laugarren postua lortu duenari, 39 segundoko abantaila atera dio. San Pedrok 21’55”42 denborarekin, zazpigarren amaitu du gaurko estropada. Cabo izan da, 22’04”20 denborarekin, bigarren txanda itxi duena eta ondorioz, sailkapeneko bederatzigarren lekuan amaitu du.
Hasieran, gaurko ohorezko txandan, bazirudien, lehia Urdaibai Avia eta Hondarribiaren artean egongo zela. Baina, estropadaren erdialdetik aurrera, borroka ‘Bou Bizkaia’ren eta Orio Babyautok bigarren txandan egindako denboraren artean finkatu da. Urdaibai Aviak bigarren postua lortu du 21’03”98 denborarekin eta ‘Ama Guadalupekoa’k, Jon Salsamendiren mutilekiko 9 segunduko desabantailarekin, hirugarren. Kaiku Produchak, denbora 21’52”00 geldituz, seigarren amaitu du eta Zierbena Bahías de Bizkaiak, onenarekiko 1’30” desabantailarekin, hamaikagarren postua lortu du.
Lehenengo txandan, une oro, San Juan Sumelec izan da nagusi. Horrek, 21’48”66 denborarekin, bostgarren postuan amaitu du. Zortzigarren, 21’57”62 denbora eginez, Tirán Pereira ezarri da, eta Ares, aldiz, 22’14”00 denborarekin, hamargarren. Astillerok Orio Babyautok baino 2’46” gehiago behar izan ditu, eta ondorioz, hura izan da sailkapeneko azkenengo postua lortu duena.
San Juan Iberdrolak golpea bueltatu du
Atzo garaipena Hibaika Jamones Ancín-entzat izan bazen, gaurko VI. Euskotren Bandera San Juan Iberdrolarentzat izan da. Sanjuandarrak, 11’48”64rekin, gaurko garaileak izan dira, errenteriarrei 19” aldea ateraz. Orio Babyauto berriz ere hirugarren izan da 12’36”80rekin eta Arraun Lagunak Donostia laugarren postuan sailkatu da 12’42”26rekin, Euskotren Ligarako azkeneko txartela bereganatuz. Hernani Iparragirre Sagardotegiak ezin izan du bostgarren postutik pasa, eta donostiarrengandik 10”ra ailegatu da. Deusto Bilbao seigarren izan da 13’15”18rekin eta Donostiarra zazpigarren 13’50”62rekin. Portugalete, 14’44”58rekin eta Cikautxo Lea Artibai, 15’00”54rekin izan dira gaurko estropadako azken bi traineruak.
Bidaia lurralde galiziarretara
Lehen asteburu gipuzkoar honi agur esan ondoren, Eusko Label Ligak lurralde galiziarretara bidaiatuko du larunbatean 18.00etan Bandeira Cidade da Coruña eta igandean 12.00etan X Bandeira Concello de Ares lehiatzeko.