Albisteak 2014

BEREZIAK

07 Eka 2014

San Miguel Ligako ekitaldiak denboraldiari hasiera ematen dio

San Miguel Ligako ekitaldiak denboraldiari hasiera ematen dio

Ekitaldia Campos Elíseos antzoki bilbotarreran ospatu da eta bertan 700 gonbitaduak egon dira

San Miguel Ligako urteroko gala Bilboko Campos Elíseos antzokian ospatu da gaur. Bertan 700 gonbidatu inguru bildu dira Sandra Sabatés eta Xabier Usabiagak zuzendutako festan, eta berta pasa den denboraldian egindako merituak saritu dira.

Kaiku Ambilamp izan da saritua denboraldiko traineru azkerrenaren sariarekin. Kirol merituaren saria oraindela gutxi zendutako Astilleroko zuzendaritzako Pedro Díazentzat izan da eta saria bere emazteak jaso du.  Zumaia saritu dute denboraldiko harrobi honenagatik eta entrenatzaileen artean egindako bozkaketa batean Dani Pérez, Tirán Pereirako entrenatzailea, izendatu dute denboraldiko entrenatzaile onenaren sariarekin. Denboraldiko patroi hoberenaren saria Asier Zurinaga eta Christian Garmaren artean banatu dute, pasa den denboraldian Kaiku Ambilamp taldearekin egindako merituengatik. Bestalde, astero astero estropadak jarraitzen dituzten zaleak ere homendu nahi izan dituzte eta Portugaleko zaleak izan dira sarituak denboraldiko zaletu hoberenak bezela. Azkenik , Ohorezko saria G93 enpresak jaso du Pedro Andueza ACTko lehendakariaren eskutik.

Galan zehar hainbat hitzaldi eman dira. Hitzaldi horiek ematearen arduradun izan dira Iñigo Palomino, Euskotreneko ordezkaria,  Pedro Bartra, la Caixako ordezkaria, Carlos Cubillo, San Migueleko ordezkaria eta Pedro Andueza, ACTko lehendakaria. Amaitzeko Miguel Lago umoristaren bakarrizketa batez gozatu ahal izan dute arriano gerturatu diren gonbidatuek.

Itzuli