Albisteak 2014

BEREZIAK

09 Eka 2014

Garaipen indargarria Hondarribia Orsarentzat

Garaipen indargarria Hondarribia Orsarentzat

'Ama Guadalupekoa'k Lekeitioko estropada eraman zuen Orio Babyauto eta San Pedro Ecolmareren aurretik 

Larunbatean Lekeitioko XXXVI. Ikurrina izan zen eta bertan 29 traineru parte hartu zuten. Hauetatik, zazpi San Miguel Ligakoak ziren eta beste hiru Euskotren Ligatik.

Gizonezkoetan, garaipena Hondarribia Orsarentzat joan zen. Hauek aurre egin izan behar zioten Orio Babyautok osatutako irteerari, lehenengo ziabogan hiru segundu aurretik zoan eta.  Baina azkenean garaipena berdea izan eta 19'43''07 markarekin bandera eraman zuten. Hauen atzetik, bost segunduetara, 'San Nikolas'-a sailkatu zen.

Hiru hamarrengatik, eta bere txanda irabazi eta gero, San Pedro Ecolmare hirugarren postuan nagusitu zen. Laugarrena Urdaibai Avia izan zen, eta Kaiku Ambilamp, ordez, 24 segundu galdu ostean, bosgarrena sailkatu zen. Portugalete Eulenek estropada seigarren bukatu zuen, eta Zierbena Bahías de Bizkaia bederatzigarrena izan zen, Lekittarra eta Zumaiaren atzetik.

Bestalde, emakumezkoetan, Zumaiak, Euskotren Ligako azken garailea, bandera lortu zuen 11'23''63 denborarekin. Hibaika Jamones Ancín bigarrena izan zen hiru segundu galdu eta gero eta Orio Babyautok bigarrea amaitu zuen. 

Itzuli