Albisteak 2015

BEREZIAK

01 Api 2015

Arraunaren seigarren martxa

Arraunaren seigarren martxa

Aulki mugikorra mundu guztian zehar praktikatzen den arraun modalitate olinpikoa da, non gakoa abiadura eta esplosibitatea diren

Gure artean oso modalitate ez oso ezaguna izan arren, denboraldian zehar aulki mugikorreko estropada asko jokatzen dira. Arraun klub ugarik modalitate hau erabiltzen dute euren etorkizun gertuko arraunlariak prestatzeko. Aulki finkoko arraunarekin daukan desberdintasun handienetako bat da kirol hau munduan zehar oso hedatua dagoela eta modalitate olinpikoa dela.

Modalitate hau, San Miguel Ligako traineruetan ez bezala, ur lasaietan praktikatu behar da, ontzien prestakuntzengatik, eta abiadura da modalitate honen ezaugarri nagusietako bat. Aulki mugikorraren barnean modalitate asko daude eta arraunlari batez osaturiko skiff-etik zortzi arraunlari eta timonel bat dauden +8rainokoko modalitateak aurki genitzake. Guzti honen inguruan hitz egingo digun gaur Miguel Ángel Millaresek, Orio Babyautoko gizonezko senior taldeko entrenatzaile eta datorren larunbateko XVI. Nazioarteko Estropadako partaidetako bat. 

Itzuli