Albisteak 2021

LEHIAKETA

14 Ira 2021

Lau hautagai plaza baterako

Lau hautagai plaza baterako

Hiru euskal talde eta talde galiziar bat lehiatuko dira asteburu honetan datorren denboraldiko Euskotren Ligan aritzeko.

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren azken asteburua hemen dago. Bermeon eta Portugaleten Euskotren ligara igotzeko playoffak jokatuko dira, eta lau taldek parte hartuko dute Euskotren Ligara igotzeko. Erlojupeko formatuko bi estropadatan erabakiko da datorren denboraldian nor ariko den Donostia Arraun Lagunak, Orio Orialki eta Donostiarra Lacturalerekin batera.

Larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten estatxak askatuko dituzte lau taldek. Alde batetik, Hondarribia Bertako Igogailuak izango da bere Euskotren Ligako postua mantentzeko esperoan, eta bestetik, ETE Ligaren ordezkariak izango dira, Tolosaldea Arraun Kluba eta Deustu Arraun Taldea eta Galiziako Ligatik CR Cabo da Cruzek parte-hartuko du, Chapelak parte hartzeari uko egin dion bitartean.

Euren entrenatzaileekin hitz egin dugu uda hau euren ligetan nola joan den eta playoffetako bi estropada hauetan zein aukera dituzten konta diezaguten.
 

Itzuli