Albisteak 2020

ELKARTEA

19 Uzt 2020

Donostia Arraun Lagunakek ez du gaur parte hartuko Orioko Estropadan

Donostia Arraun Lagunakek ez du gaur parte hartuko Orioko Estropadan

Talde gipuzkoarra ez da izango gaurko Orioko XIX. Emakume Estropada - VIII. Orio Kanpina Banderaren irteeran izango konfinatuak daudelako

Donostia Arraun Lagunakek ez du parte hartuko Euskotren Ligak gaur Orion jokatuko duen seigarren jardunaldian, COVID-19an kasu positibo bat agertu baita taldean.

Arraunlariak klubetik aldenduta jarraitzen du ostegunetik, ostiralean PCR proba egin zuen eta atzo gauean positiboa baieztatu zuten. Positiboa ACTtik kanpoko ingurutik dator eta arraunketak klubeko medikuaren jarraipenarekin jarraituko du arraunlariak.

ACTk ezarritako Segurtasun Protokoloari jarraituz, Donostia Arraun Lagunak taldeko gainontzeko arraunlariek dagokien kontrola pasatuko dute PCR proben bidez 48 orduren barruan, klubean kasu gehiago baztertzeko.

Horrela, Donostia Arraun Lagunakek ez du irteera hartuko bihar Orion eta, ACTko Lehiaketa Arautegiari jarraituz, Euskotren Ligako sailkapen orokorrerako bi puntu emango zaizkio, hau izanik gipuzkoarrek orain arte jokatutako estropadetan lortutako puntuen batez bestekoa.

Itzuli