Albisteak 2014
BEREZIAK
28 Abu 2014
Portugaleten da jadanik "la Caixa" Koroa
San Miguel Ligaren garaikurra Portugaleten izango da aste honetan, non datorren irailaren 21ean txapelketako garaileari emango zaion
Nojako hondartzetatik iritsi berria, "la Caixa" Koroa jadanik Portugaleteko Carlos VII hiribideko 4. zenbakian "la Caixak" daukan egoitzan. Aste honetan zehar bertan egongo da "la Caixa" Koroa, ikusi nahi duen guztiari itxaroten, eta ondoren Bermeora bidea ekingo du hurrengo astea bertan igarotzeko.
"la Caixa" Koroak jada ibilbide luzea darama denboraldi honetan. Orion hasi zuen bere bidea, eta Algorta, Zarautz eta Nojatik pasa ondoren Portugaleten egongo da ikusgai aste honetan. Esan beharra dago, Portugaleten bertan, datorren irailaren 21ean, San Miguel Ligako txapeldunari emango zaiola "la Caixa" Koroa garaikur gisa, bertan jokatuko den azken jardunaldiaren ondoren.