Albisteak 2017

LEHIAKETA

20 Abu 2017

Infartuzko amaiera Zarautzen

Infartuzko amaiera Zarautzen

Orio Babyautok lortu du, atzo lortutako abantailari esker, XL. Zarauzko Estropadakeko garaipena

Hasieran, nahikoak ziruditen atzo Urdaibai Aviari eta Hondarribiari ateratako 15 eta 19 segundoek, Orio Babyautorena izateko gaurko Zarauzko jardunaldi bikoitzeko garaipena. Azkenean, ordea, gaurko jardunaldia ez da batzuek espero zuten bezain lasaia izan, azken metroetara iritsi arte lehia itzela egon baita. Oriotarrak, 40’50”38rekin, garaile izendatu dira. Sailkapen orokorrean, Hondarribiak 4 puntutara jaitsi du Urdaibai Aviarekiko zuen desabantaila. Patroirik Hoberenaren CaixaBank garaikurrean, berriz, Ioseba Amunarrizek jarraitzen du lider.

Bi jardunaldietako denborak batuz, 40’50”38, Orio Babyautok erregistratu du denborarik onena. Estropada handi baten ondoren, 40’54”96rekin, Hondarribiak eskuratu du bigarren postua. Urdaibai Avia, 41’06”04ko denborarekin, hirugarren geratu da, eta Zierbena Bahías de Bizkaiak, gaurko emaitza txarrarekin, 42’23”86, seigarren postua eskuratu du.

Kaiku Produchak, 41’59”86ko erregistroa eginez eta bere txandako garaile izendatuz, laugarren lekua eskuratu du. San Juan Sumelecek, Zarauzko Estropadakeko sailkapen orokorrean, 42’20”10rekin, bosgarren postuan amaitu du. San Pedro, aldiz, bi jardunaldietan lortutako denboren batura 42’30”66koa izanik, zazpigarren izan da. 43’41”28rekin, Astillerok itxi du, bai bigarren txanda, eta baita jardunaldiko sailkapena ere.

Lehenengo txandako hiru traineru galiziarren arteko borrokak, 42’38”74 denborarekin, zortzigarren utzi du Ares. Ondoren, 42’46”42rekin, bederatzigarren izan da Tirán Pereira eta, 43’00”64rekin, hamaikagarren geratu da Cabo. Estropadaren sailkapen orokorrean, Ondarroa Cikautxok, denbora 42’53”80tan geldituz, hamargarren postua eskuratu du.

Ur galiziarretara itzulera

Datorren asteburuan, Galiziara itzuliko da Eusko Label Liga. Larunbatean, XXXV Bandeira Concello Moaña – VII GP Fandicosta izango da lehian, eta igandean, berriz, XXVII Bandeira Concello de Boiro. Bi jardunaldi horietan ikusiko ditugu azken aldiz, txapelketan diharduten 12 traineruek batera arraun egiten. Izan ere, azkenengo bi estropadetan, soilik, lehenengo zortzi sailkatuak eta Eusko Label Ligako playoffeko taldea izango dira.

Itzuli