Albisteak 2019

LEHIAKETA

24 Abu 2019

Denboraldiko hirugarren bandera Soterarentzat Bueueko uretan

Denboraldiko hirugarren bandera Soterarentzat Bueueko uretan Denboraldiko hirugarren bandera Soterarentzat Bueueko uretan

Santurtzi Iberdrola "II Bandeira Concello de Bueu - Gran Premio Teccarsa - Rehau - Roto" estropadan nagusi izan da 

Sasoi honetako hirugarren trapua eskuratu du Santurtzi Iberdrolak Go fit Hondarribiari azken metroetan aurre hartu eta gero. Bestalde, Orio Babyautok Eusko Label Ligan lider jarraitzen du 175 puturekin, eta orain, 12 puntuko aldea ateratzen diote oriotarrek "Sotera" ontziari. CaixaBank Patroi Onenari Sariari dagokionez, Arkaitz Diazek lehen postuan sendo segitzen du 16 punturekin.

Santurtzi Iberdrola sprint ikusgarri bati esker Go fit Hondarribiari gailendu zaio, eta hala, "Sotera" ontziak "II Bandeira Concello de Bueu - Gran Premio Teccarsa - Rehau - Roto" irabazi du. Iker Zabalaren mutilek 20'06"66ko denbora egin dute eta "Ama Guadalupekoari" 86 ehuneneko atera dizkiote. Hirugarren lekuan Zierbena Bahias de Bizkaia geratu da 10 segundora, eta Orio Babyautok, berriz, bosgarren postuan amaitu du 11 segundora.

Donostiarrak eraman du bigarren txanda Urdaibai Aviarekin azken paladara arte borroka estua izan eta gero. "Torrekua II.ak" 20'17"20ko denbora egin du eta "Bou Bizkaia" ontziari segundo bakarreko aldea atera dio. Modu honetara, donostiarrak laugarren lekuan geratu dira. Txandako hirugarren postuan, aldiz, Ondarro Cikautxok amaitu du 10 segundora eta Cabo, berriz, 33 segundora helmugaratu da.

Lehen txandari dagokionez, aurreneko posturako lehiarekin ez da egon, Lekittarra Elecnorrek lortu baitu denbora onena egitea 20'58"10ekoarekin. Bigarren posturako, ordea, lehia oso estua joan da San Pedro eta Astillero Repsol Electricidad y Gasen artean. Amaieran Libia ontziarentzat izan da txandako bigarren postuan eta gipuzkoarrek 6 ehuneneko besterik ez dizkiote atera talde kantabriarrari. Gauzak horrela, San Pedrok San Jose XV.ari puntu bateko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian. Gaurko estropadako talderik apalena Kaiku izan da Lekittarrarengandik 30"ra helmugaratuz.

Bihar guztiok Boirora

Biharko egunean, Eusko Label Liga Boirora joango da, eta 12:00tatik aurrera XXIX Bandeira Concello de Boiro jarriko da lehian. Gauzak horrela, estropada horrekin, Eusko Label Ligako denboraldi erregularrari amaiera emango zaio.

Itzuli