Albisteak 2017
LEHIAKETA
30 Uzt 2017
Urdaibai Avía bueltan da garaipen berri batekin
‘Bou Bizkaia’k Zierbenako uretan lehiatu den XXXIV Bandera Petronor eskuratu ondoren, Eusko Label Ligan duen lidergotza sendotzea lortu du
Ikaragarria, gaur eguerdian, Zierbenan jokatutako estropada, non Urdaibai Avia izendatu den garaile. Jardunaldiko denborarik onena, 19’35”74, ‘txo’k lortu du. Horrela, Hondarribiarekiko 3 puntuko abantailarekin, ‘Bou Bizkaia’ 111 puntutara iritsi da. Bestalde, 15 punturekin eta sailkapenaren buruan, Patroirik hoberenaren CaixaBank mailot zuria Ioseba Amunarrizentzat da.
Hirugarren ziabogara iritsi bitartean, ohorezko txandan jolastu duten lau talde haundiak, Zierbena Bahías de Bizkaiak, bigarren txandan, finkatutako denbora hobetzeko borrokan jardun dute. Hortik aurrera, ordea, ‘Bou Bizkaia’ buru jarri da eta 19’35”74 eginez, denborarik onena egin du. Hondarribiari, azken honek, 3”74ko abantaila atera dio, eta Kaiku Produchak, denbora 19’45”44 geldituz, laugarren postua eskuratu du. Irabazlearengandik 10”76ra, txanda itxi duena eta bosgarren lekuan geratu dena, Orio Babyauto izan da.
Ikuskizun bikaina eskaini du bere herrian Zierbena Bahías de Bizkaiak. Bigarren txanda, hasieratik amaieraraino, mendean hartu du, aurkariei inolako aukerarik eman gabe. ‘Galipo’ek, 19’42”90rekin, hirugarren postua eskuratu dute. Tirán Pereirak, 28 ehunenengatik, seigarren tokia kendu dio San Juan Sumeleci. Azken honek, zazpigarren postuan amaitu du, eta, 20’11”10rekin, hamargarren, San Pedro geratu da.
Ondarroa Cikautxok ere jardunaldi ederra egin du. 20’08”72 denbora eginez, lehenengo txandako garaile izendatu da, eta azkenean, zortzigarren postuan amaitu du. Bederatzigarren postua, 20’10”28rekin, Cabok eskuratu du, eta 20’21”26 denborarekin, hamaikagarren, Astillero geratu da. Garaileak baino 47”20 gehiago eginez, Ares izan da gaurko sailkapena itxi duen taldea.
San Juan Iberdrolaren kolpea
San Juan Iberdrolaren ‘Batelerak’ lortu du gaurko II Bandera Petronor, eta orain, Liga Euskotreneko sailkapen orokorrean 4 puntuko abantaila ateratzen dio Hibaika Jamones Ancíni. 10’41”20ko denbora eginez, ‘Madalen’ari 5”08ko abantaila atera dio. Orio Babyautok, 10’55”24 eginez, hirugarren amaitu du, eta 11’08”rekin, txanda itxi duena Arraun Lagunak Donostia izan da.
Hondarribiko jardunaldi arte atsedena
Eusko Label Ligak, bost astebutan, jarraian, jardunaldiak egin ditu, baina datorren abuztuaren 12ko eta 13ko jardunaldiak arte, atsedena hartuko du. Hitzordu horietan, jokoan izango dira, hurrenez hurren, Hondarribiko XXX. Bandera – GP Mapfre, eta XXXIII. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia.