Albisteak 2020
BEREZIAK
22 Uzt 2020
Donostia Arraun Lagunakek negatibo eman du atzo egindako PCRetan
Talde gipuzkoarrari egindako proben emaitzek taldean kasu positibo gehiagorik ez dagoela baieztatu dute
Donostia Arraun Lagunakeko arraunlari baten kasu positiboaren berri izan ondoren, gainerako taldekideak konfinatu egin ziren Osasun Agintaritzek aginduta. Atzo goizean laborategi pribatu batean egindako PCR proben emaitzek baieztatu dutenez, talde gipuzkoarraren kirolarien artean ez dago kasu gehiagorik, eta arraunlariek ez dute inolako sintomarik erakutsi.