Albisteak 2017
BEREZIAK
27 Uzt 2017
Arraun razio bikoitza Zierbenan
Gaur goizean ospatu da XXXIV Bandera Petronor eta II Bandera Petronor-en aurkezpen saioa udalerri bizkaitarreko Arraun Klubean
Igande honetan Eusko Label Ligak Zierbenako uretan egingo du berriro arraun XXXVI Bandera Petronor lehiatzeko, egutegiko hamargarren jardunaldiari dagokiona. Txanden eraketa larunbateko Getxoko Estropaden XXXIX. Ikurriñaren sailkapenaren aberakoa izango da, azken lau sailkatuak lehenengo txandan izango direlarik. Gizonezkoen estropadari hasiera eman aurretik, Euskotren Ligaren seigarren jardunaldiari dagokion II Bandera Petronor lehiatuko da.
Gaur goizean ospatu da XXXIV Bandera Petronor eta II Bandera Petronor estropaden aurkezpen saioa Zierbenako Arraun Klubean. Bertan izan dira José Luis Herrerías, Zierbena Bahías de Bizkaiako presidentea; Gualber Atxurra, Petronorreko Erakunde Erlazion arduraduna; eta Iñigo Ortuzar, Zierbenako alkatea.