Albisteak 2015
BEREZIAK
18 Uzt 2015
Dopingaren aurkako borrokan formakuntza
Jesús Muñoz-Guerra, AEPSADeko Prebentzio eta Kontrol Sailburua ACTko klubekin bilu da gaur
Gaur goizean Orioko Udaletxeko bilera aretoan dopingaren aurkako borrokarako formakuntza sustatzeko beste saio bat ospatu da, ACTko klub guztientzat. Hirugarren urtez jarraian ospatzen diren saio hauek eta Batzarrean erabakitako neurri bat da kirolariak gai hauetan formatzeko. Gaurkoan, bileran izan da Jesús Muñoz-Guerra, AEPSADeko Prebentzio eta Kontrol Sailburua. Berarekin batera izan da Juan José Badiola, ACTaren dopingaren aurkako organoaren arduraduna.
Bileran, Munduko Dopingaren Aurkako Agentziak ezarritako berritasunak azaltzeaz eta ACTren esparruan esanguratsuak diren aspektuetaz hitz egiteaz gain, bertara gerturaturikoak euren zalantza eta galderak argitu ahal zan dituzte, San Miguel Ligako taldeak eta kirolarien formakuntza hobetzeko helburuarekin.