ACT TV 2016
ELKARRIZKETAK
25 Mai 2016
"CaixaBank Koroa berriro irabazten saiatuko gara"
NT2 Hondarribiako entrenatzaileak, Mikel Orbañanosek, 'Ama Guadalupekoaren aurredenboraldia aztertzen du eta CaixaBank Koroa hirugarren aldiz jarraian irabaztea planteatzen du.
'Ama Guadalupekoa'ko arraunlariak San Miguel Ligako hasiera desira handirekin aurre egin nahi dute, izan ere, 2013an eta 2014ean ligako txapeldunak izan ostean, hirugarren urtez jarraian emaitza bera errepikatu nahiko dute, CaixaBank Koroa hondarribitarren jabetzan geratuz. Datu bezala, orain arte CaixaBank Koroa bere jabetzan duen klub bakarra Kaiku Producha da, beraz, marka hau berdintzea "eragingarri polita" izango zen NT2 Hondarribiarentzat.
Mikel Orbañanosen ustetan, Hondarribiako taldearen aurredenboralida "lasaia eta ona" izan da, izan ere, "banku mugikorreko zein finkoko jeitsieretan ondo moldatu gara eta emaitza onak lortu ditugu". Hondarribiako eta San Pedroko jeitsieretan garaipena lortu eta gero, prestatzaile oriotarrak bere taldea "aurreko urteetako mailan" ikusten duela dio.
Fitxaketen alorrean, Mikel Orbañanosek harrobiko arraunlariak taldeari freskotasuna emateko batu zaizkiola esaten du, halaber, "aurreko urteetako bloke bera mantentzen jarraitzen dugu, hauek denboraldian ondo ibiliko garenaren ziurtasuna ematen dit" dio. Gauzak horrela, talde berdearen harrobiko jendea zein aurreko urteko blokeko arraunlariak San Miguel Ligako hasierarako "gogotsu eta ilusio handiarekin" aurkitzen dira.
NT2 Hondarribiako entrenatzaileak argi dauka, "ezin gara konfiantzan erori", horregatik, entrenamendu bakoitza "tentsio handiarekin eta gogo askorekin" aurre egiten diote. Horrela, Mikel Orbañanos anbizio handiarekin aurkitzen da eta San Miguel Ligako faborito nagusietako baten helburua aurkezten du: "CaixaBank Koroaren lehian egon nahi dugu aurreko urteetako maila bera emanez".