ACT TV 2020
BEREZIAK
24 Ira 2020
Margotu zure historia BMrekin: Donostiarra Amenabar
Iñaki Arrietak eta Ibon Arrietak parte hartuko dute Donostiarra Amenabar klubari buruzko galdera-erantzun joko honetan
Txapelketa joan den asteburuan amaitu zen, Eusko Label Ligako azken bi jardunaldiak Bermeon eta Portugaleten lehiatuta. Baina oraindik beste lehiaketa mota batzuk daude, hainbat klub geratzen baitzaizkigu gure sekzioetatik pasatzeko.
Hori da, hain zuzen ere, Donostiarra Amenabarren kasua, gaur bere klubari buruzko ezagutza-atal honetako protagonista baita, Eusko Label Ligako babesle ofiziala den BM supermerkatuen eskutik datorkigun sekzioa. Gaur, Iñaki eta Ibon Arrieta Gipuzkoako taldeko arraunlariek euren taldearen inguruko galdera-erantzun joko honetan parte hartuko dute.