Albisteak 2021

BEREZIAK

02 Eka 2021

BM Lehiaketa: Lekittarra Elecnor

BM Lehiaketa: Lekittarra Elecnor

Aketza Cordovillak eta Ibai Capanagak estreinatu dute marrazkien lehiaketa


Lekittarra Elecnor-eko arraunlariak, Aketza Cordovilla eta Ibai Capanaga, dira BM lehiaketako lehen parte-hartzaileak. Denboraldi honetan, lehiakideek "pinturillo" jokoan dituzten trebetasunak erakutsi beharko dituzte, Eusko Label Ligako zein Euskotren Ligako talde guztien aurka lehiatuko direlarik.

Lehen atal honetan, txarteletan agertzen diren objektuak paperean islatzen saiatuko da Aketza, eta, bertan, BMko supermerkatuetan eros daitezkeen hainbat produktu aurkituko ditu. Horrez gain, arraun munduarekin lotutako hainbat txartel "intruso" daude. Bestalde, Ibaik bere kideak egindako marrazkiak asmatu beharko ditu.

Minutu bat izango dute eskura dituzten 10 txartelak asmatzeko. Gehien asmatzen duen bikoteak BM supermerkatuetako azken saria jasoko du.
Baten bat asmatuko ote dute?
 

Itzuli