Albisteak 2021
LEHIAKETA
28 Abu 2021
Santurtzi T. y G. Aguadok XIV. Bandeira Concello de Ares irabazi eta lidertza sendotu du
Soterak Go Fit Hondarribiarekin duen errenta bost puntura igo du
Santurtzi Trasnportes y Gruas Aguadok irabazi du XIV. Bandeira Concello de Aresen segundo bat baino gutxiagoko aldearekin. Amaiera estua izan da, eta nahiz eta Ama Guadalupekoa estropada ia osoan Soterari branka erakusten joan arren, amaieran bizkaitarrak nagusitu dira. Garaipen honekin, Soterak bost puntura handitu du EuskoLabel Ligako sailkapen nagusiko aldea Ama Guadalupekoarekin, eta lidergoari eusten dio 181 punturekin, Hondarribiak 176 puntu dituelarik.
Ondoren, Donostiarra Amenabarrek sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du 155 punturekin eta Zierbena Bahias de Bizkaia eta Orio Orialki laugarren postuan berdindurik dira 148 punturekin. Hala ere, Bizkaiko trainerua izango da bihar ohorezko txandan izango dena, dituen garaipen kopuruagatik. Bigarren txandan Bermeo Urdaibai Avia, Ondarroa Cikautxo eta CR Cabo da Cruz arituko dira. Galiziarrak gaur laugarren izan dira, denboraldiko posturik onena lortuz. CR Ares, Lekittarra Elecnor, SD Tiran Pereira eta Zarautz Gesalaga Okelan arituko dira lehen txandan.
CaixaBank patroi onenaren sailkapenari dagokionez, honela geratu da:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 20 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 16 puntu
3.- Felix Duarte (CR Cabo da Cruz) 12 puntu