Albisteak 2021

LEHIAKETA

28 Abe 2021

ACT eta Hondaren arteko akordioa 2023 denboralditik aurrera traineruetan motorra jartzeko

ACT eta Hondaren arteko akordioa 2023 denboralditik aurrera traineruetan motorra jartzeko

Japoniako markak banku finkoko arraun mundua berrasmatu nahi du traineruetan VTEC motorra gehituz 

Albiste onak Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan. Honda motorraren munduan erreferentziazko marka da, eta ACTrekin itxitako akordioari esker, Eusko Label Liga eta Euskotren Ligan sartuko da bidelagun gisa. Honela, 2023. denboralditik aurrera erabat aldatuko dira bi lehiaketak, izan ere VTEC motorrak jarriko zaizkie Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako traineru bakoitzari. Zehazki, fuerabordako bi propultsatzaile ipiniko dira, Honda Marine BF250. Bakoitzak 250 zaldi izango ditu, eta honenbestez, 500 CVko laguntza izango du traineru bakoitzak. Hondak egindako kalkuluen arabera, eta tripulazioaren palakaden laguntzarekin, traineruek 88 km/h-ko abiadura har dezakete. Gainera, nahi izanez gero, taldeek euren traineruetan bozgorailuak jartzeko aukera izango dute, taldea gehien motibatzen dituzten abestiak entzun ditzaten.

Kontratua sinatzeko ekitaldia, Hondak Tokion duen egoitzan egingo da 2023ko otsailaren 31ean. Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako ontzi guztiak bertan direla egingo da.
 

Itzuli