Albisteak 2022

LEHIAKETA

20 Uzt 2022

Larunbatean jokatuko da Sestaoko Udalaren XXI. Bandera

Larunbatean jokatuko da Sestaoko Udalaren XXI. Bandera

Eusko Label Ligako zazpigarren proba puntuagarria izango da

Eusko Label Liga Sestaon izango da larunbat honetan, bertan jokatuko baita denboraldiko zazpigarren proba puntuagarria, Sestaoko Udalaren XXI. Bandera.

Estropada Itsasadarreko uretan egingo da, Portugalete parean hain zuzen ere. Hamabi traineineru izango dira lehian, eta 5.556 metroko luzerako ibilbidea egin beharko dute.

Estropada 18:13ean hasiko da, lau traineruko hiru txandatan banatuta. Lehenengo txandan CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, CR Ares eta Itsasoko Ama Sotera izango dira lehian. Bigarren txandan ariko dira Lekittarra Elecnor, Zierbena Bahias de Bizkaia, Kaiku Berez Galanta eta Getariako Arraun Elkartea, eta hirugarren txandan izango dira Bermeo Urdaibai, Orio Orialki, Matrix Hondarribia eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100.

 

Itzuli