Albisteak 2022

LEHIAKETA

22 Uzt 2022

Ibaizabal asteburuko eszenatokia

Ibaizabal asteburuko eszenatokia Ibaizabal asteburuko eszenatokia

Eusko Label Ligako zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak Sestaon eta Santurtzin jokatuko dira

Eusko Label Liga bakarrik arituko da asteburu honetan Sestao eta Santurtziko uretan. Lehiaketako zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak izango dira jokoan Ibaizabal itsasadarrean jokatuko direnak. Larunbatean, Sestaoko Udalaren Bandera izango da jokoan, berriz ere Eusko Label Ligako egutegira itzuli dena eta aurten XXI. Edizioa izango da. Jardunaldia 18:13an hasiko da eta txandak sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira.

Igandean, 12:13etatik aurrera, Santurtzik Sestaoren lekukoa hartuko du, Santurtziko XLIII Ikurriña jokatuko delarik. Estropada eremu berezia izango da, lau luzeak ez baitute luzeera berdina izango, nahiz eta guztira 5556 metro egingo dituzten. 

FAN ZONE
Asteburu honetan, Eusko Label Ligako Fan Zoneaz gozatzeko aukera bikoitza izango da. Bai larunbatean Sestaoko estropadan (Plaza del Solar), bai igandean Santurtzikoan (Itsas Museoan), zaleek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute. Euren gozamenerako izango dituzte Eusko Labeleko hegaluzea eta lehiaketako garagardo ofiziala, Keler, dastatzeko aukera, eta bi lehiaketetako garaikurrekin argazkiak ateratzeko aukera ere: CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurra.
 

Itzuli