Albisteak 2022

LEHIAKETA

23 Uzt 2022

Garaipen estua Matrix Hondarribiarentzat

Garaipen estua Matrix Hondarribiarentzat

Ama Guadalupekoak 0.70 ehunenengatik Urdaibai gainditu du Sestaoko Udaleko XXI. Banderan 

Matrix Hondarribiak denboraldiko bigarren bandera irabazi du, azken paladetan Bermeo Urdaibairi irabazita. Bi traineruen artean estropada guztian zehar lehia estua izan dute, eta azkenean 0.70 ehuneneko aldearekin soilik irabazi dute gaurkoan patroi onena izan den Joseba Amunarrizen aginduetara izan diren mutilek. Atzetik, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100k ezin izan du bi traineruen erritmoari eutsi, baina bai ordea Eusko Label Ligako lidergoari, eta bihar elastiko gorriarekin irtengo dira donostiarrak.

Bigarren txandan ere bideo finishak zehaztasun handiagoz jardun behar izan du, izan ere, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Kaiku Berez Galanta une berean helmugaratu dira. Zehazki, Zierbenakoentzat izan da bien arteko garaipena 0,02 segundoko aldearekin.
 

Itzuli