Albisteak

LEHIAKETA

05 Abu 2022

Asteburua Gipuzkoan

Asteburua Gipuzkoan Asteburua Gipuzkoan

Hondarribian eta Getarian jokatuko dira asteburu honetako bi estropadak. Larunbatean, bi lehiaketak Eusko Label Ligako ohiko estropada eremu batean lehiatuko dute, Hondarribia, eta igandean Getariako estropada eremuaren estreinaldia izango da.

Larunbatean arraunaren ohiko hitzordua izango da Hondarribian. Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jardunaldi berri bat hartuko du kostaldeko herriak. Hogeigarren denboraldia izango da jarraian lehiaketak Hondarribia bisitatzen duela, eta herrian arraunaren lehiaketa nagusiko beste jardunaldi batez gozatzeko aukera izango da. Nesken Ondoan Bandera jokoan egongo delarik emango saio hasiera larunbateko jardunaldiari, eta XXXV. Hondarribiko Ikurriña – Mapfre Sari Nagusiarekin amaituko da.

Igandean, aldiz, estropada eremu berri bat estreinatuko da Eusko Label Ligan. Hondarribiko ohiko hitzordutik Getariako estreinaldira igaroko baitira hamasei traineruak. Getariako Ikurriña – 500. Urteurrena Saria eta XIII. Getariako Ikurriña – 500. Urteurrena Saria izango dira igande honetan Getariako uretan jokoan egongo diren bi banderak.

ZALEEN GUNEA
Asteburu honetan ere Eusko Label Ligako eta Euskotren Liga zaleen guneaz gozatzeko aukera izango da. Larunbatean, Hondarribian, zaletuen gunea hondartzan jarriko da, kai-muturretik gertu. Igandeko jardunaldiaren kasuan, portuan egongo da, eremu teknikoaren ondoan.

Bi kasuetan, zaleek hainbat espazioz gozatu ahal izango dute Fan Zoneren barruan. Alde batetik, Eusko Label Bonito a la parrila eta lehiaketako garagardo ofiziala, Keler, dastatu ahal izango dira. Horrez gain, pantaila erraldoitik zuzenean jarraitu ahal izango du estropada, edo Tour Corona Caixabanken parte hartu, eta hainbat sari irabazteko aukera izango du.

Itzuli