Albisteak 2022

LEHIAKETA

06 Abu 2022

Urdaibairen garaipena Hondarribiko uretan

Urdaibairen garaipena Hondarribiko uretan Urdaibairen garaipena Hondarribiko uretan

Bou Bizkaia azkarrena izan da Hondarribiko XXXV. Bandera Mapfre SN

Bermeo Urdaibai izan da ontzirik azkarrena Hondarribiko XXXV. Mapfre SN banderan Matrix Hondarribia eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeen aurretik. Bou Bizkaiak ohorezko txanda buruan hasi du eta brankan jarraitu du, Ama Guadalupekoari 7 segundoko aldea eta Torrekua IIri 14 segundoko aldearekin irabaziz. Hirukotearen atzetik, Orio Orialkik 18 segundo galduta amaitu du estropada, eta denbora hori hobetu du bigarren txandako irabazle izan den Getariak. Horrela, etxeko estropadan Esperantza lau ontzi onenen artean izango da.

Gauzak horrela, eta Urdaibairen garaipenarekin, Hondarribiak EuskoLabel Ligako lidergoari eutsi dio 122 punturekin, Donostiarrak 118 punturekin eta Bou Bizkaiak 116 punturekin. 

Orio Orialkik denboraldiko beren 7. bandera lortu du
Orio Orialkik 2022 denboraldiko 7. bandera irabazi du, itzulerako luzean Donostia Arraun Lagunakekiko ziabogan galdutako 2 segundoak iraulita. Lehen luzean Lugañenek aurrea hartu du, baina, ziabogaren ondoren, Nadeth Agirrek gidatutako trainerua Arraun Lagunakekin parekatu dira estropadaren hasieran. Segundo berean minutu batzuk eman ondoren, Oriok erritmoa aldatu eta 4-5 segundoko errenta hartu du, helmugara iritsi arte. Atzetik, Tolosaldeak Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeari aurrea hartu dio eta 11 eta 17 segundo galdu dituzte, hurrenez hurren.

Emaitza honekin, oriotarrak 34 puntu dituzte eta Euskotren Ligako sailkapen nagusian lehen postuan dira, Donostia Arraun Lagunakek 29 puntu dituelarik. Sailkapenaren behealdean, puntu bateko errenta besterik ez da Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 eta Tolosaledea Arraun Klubaren artean, hurrenez hurren 14 eta 13 puntu dituztelarik.

Itzuli