Albisteak 2022

LEHIAKETA

13 Abu 2022

Orio Orialkik eskura du Euskotren Liga

Orio Orialkik eskura du Euskotren Liga Orio Orialkik eskura du Euskotren Liga

San Nikolasek denboraldiko bederatzigarren bandera eskuratu du, Euskotren Ligaren konkista berri batera hurbiltzeko errekorra jarrita

Orio Orialkik Euskotren Liga hirugarren aldiz irabazteko gertu da. Patxi Francesen neskak izan dira gaur ere azkarrenak IV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusian, Ondarroako estropada eremuko errekor berria ezarriz 10:38.61ekin, lehendik Oriok berak zuen 10,48ko denbora jaitsiz. Orio Orialki eta Donostia Arraun Lagunak jaun eta jabe izan dira estropadan hasieratik, baina itzulerako luzean oriotarren erritmoa ezin berdindu izan dira donostiarrak. Azkenean, helmugan Donostia Arraun Lagunak taldeari 3 segundoko aldea atera die. Atzetik, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 aurrea hartu dio Tolosaldea Arraun Klubari, helmugan oriotarrengatik 5 eta 10 segundoko atzerapena izan dutelarik.

Gauzak horrela, Orio Orialkik 42 puntu ditu, eta bigarren sailkatua den Donostia Arraun Lagunak taldeari ateratzen dion errenta handitu du (35 puntu). Hirugarren postuaren lehian, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeak 18 puntu ditu, eta Tolosaldea Arraun Klubak 15.

Ondarroak etxean ezustekoa eman du
Ondarroa Cikautxok Ondarroako XXXVIII Bandera-Cikautxo Sari Nagusia irabazi du, lehen txandan azkarrena izan ondoren. Hurrengo txandetan eman ziren baldintzei esker, Antiguako Amak denboraldiko bere lehen bandera erdietsi du. Bien bitartean, Bermeo Urdaibaik (gaurkoan hirugarren sailkatu da) sailkapen nagusian Matrix Hondarribiarekiko zuen abantaila handitu du puntu batean (gaurkoan laugarren izan da Ama Guadalupekoa).

Bien bitartean, beheko postuetan, gaurko garaipenari esker, Ondarroak playoffetatik aldendu eta 58 puntu ditu sailkapen nagusian. Gaur azken sailkatu den Lekittarra Elecnorrek jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du 53 punturekin, baina Itsasoko Ama- Sotera, play offetako postuan denak, 52 puntu ditu.

Itzuli