Albisteak

LEHIAKETA

19 Ira 2022

Urdaibaik zortzigarren Eusko Label Liga irabazi du

Urdaibaik zortzigarren Eusko Label Liga irabazi du

CaixaBank Koroa Bermeo Urdaibairen esku dago, eta atzo bere zaleekin ospatu zuten 

Bandera El Corte Ingles – Ayuntamiento de Portugalete – 700 Aniversario -  irabazi ondoren Eusko Label Ligako txapeldunek CaixaBank Koroa jaso zuten. Zortzigarren aldiz irabazi du Bermeo Urdaibaik Eusko Label Liga, eta berau euren zaleekin ospatu zuten. Denboraldian zehar irabazitako bandera guztiekin, eta amaierako garaikurrarekin batera, CaixaBank Koroa, Lamera parkean jarritako agertokian herritarrekin batera ospatu zuten taldekideek egindako denboraldia.

Itzuli