Albisteak 2025
LEHIAKETA
23 Mar 2025
Ikusgai daude Eusko Label Ligako aurredenboraldiko zerrendak!
Lehen zerrendak aurkeztu dituzte gizonezkoen lehiaketan jardungo duten klubek.
Dagoeneko 100 egun baino gutxiago falta dira banku finkoko arraun lehiaketa nagusia itzultzeko, eta klubek aurkeztu dituzte 2025eko denboraldiko arraunlarien lehen zerrendak. Ikusgai daude talde bakoitzaren webguneko atalean.
Behin betiko zerrendak Eusko Label Liga hasi baino 20 egun lehenago iritsiko dira, taldeek gehienez 22 kirolari izango dituzte. Aurredenboraldiko egungo zerrendek 28 arraunlari izan ditzakete gehienez, eta gutxienez 18.
Urte aldaketa ACT Remo aplikazioan
Gainera, erabiltzaile guztiei gogorarazten diegu ACT Remo appean aurtengo informazioa erakusteko 2025a aukeratu behar dela. Horregatik, apparen goiko eskuinaldeko ikonoan klik egin eta nahi den urtea hautatu behar da.