Albisteak 2026
ELKARTEA
30 Uzt 2026
Bizkaiko udalerriak XLI Ikurriña El Correo - Kutxabank SN -Lekeitioko Udala eta I. Ulysses Data For Science Bandera hartuko ditu
Gaur goizean aurkeztu dira Lekeition XLI Ikurriña El Correo - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala eta I. Ulysses Data For Science Bandera. Aurkezpen ekitaldian izan dira Ander Aldazabal Etxeberria, Lekeitioko alkatea; Leixuri Arrizabalaga Arruza, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua; Iñaki Badiola Bernaola, Lekittarra Elecnorreko presidentea; Izaskun Robles Arrasate, Lekeitioko kirol zinegotzia; Julen Ensunza San Millán, El Correoko ordezkaria; Maria C. Uyarra, Aztiko ordezkaria eta Joseba Urretabizkaia, Kutxabankek Lekeition duen bulegoko zuzendaria.
I. Ulysses Data For Science Banderaren lehen txanda 11:25ean hasiko da. XLI. Ikurriña El Correo - Kutxabank SN – Lekeitioko Udala, 12:20ean hasiko da.


