Albisteak 2026
ELKARTEA
03 Abu 2026
ACTko Diziplina Epaileak diziplina-espedientea ireki du X. Fabrika Banderarekin lotuta
Elkarteko diziplina-estamentuak prozedura hasi du Donostiako jardunaldian estropadaren lehiatik erretiratzea erabaki zuten Euskotren Ligako 6 kluben aurka.
ACTko Diziplina Epaileak ofizioz ireki dio diziplina-prozedura Donostiako kaiko ranpa utzi zuten 6 klubei: S.D.R. Astillero, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika, C.R. Orio, Tolosaldea Arraun Kluba eta Zumaia. Talde hauek Batzorde Teknikoak erabaki bat hartu baino lehen joan ziren bertatik.
Egoera aztertu ondoren, eta klub horien jarrerak, Elkartearen diziplina-araudiaren arabera, arau-hauste oso larria edo larria ekar lezakeela ikusita, Diziplina Epaileak Prozedura Ezohikoa irekitzea adostu du aipatutako kluben aurka, eta epea eman die balorazioaren objektua diren gertakarien inguruan egoki ikusten dituzten alegazioak adierazteko eta frogak aurkezteko.


