Albisteak 2026

ELKARTEA

19 Abu 2026

Zarautz, jardunaldi bikoitzak emango dio berriro amaiera Euskotren Ligari

Zarautz, jardunaldi bikoitzak emango dio berriro amaiera Euskotren Ligari

Gaur goizean aurkeztu dira asteburuan jokoan egongo diren Zarauzko Ikurrinak. 

Aurkezpen ekitaldia Ur Bare Hotelaren parean egin da, estropada eremutik gertu, eta bertan izan dira Nagore Arruti, Zarauzko Arraun Elkarteko presidentea; Iban San Martín, Zarauzko Zerbitzu Teknikoetako zinegotzia; Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatea eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea.

Larunbatean 17:25ean hasiko da XVIII. Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldia, Euskotren Ligako estropadarekin. Emakumezkoen lehiako bi txandak amaituta, gizonezkoen txanda izango da eta 18:21etan ekingo dio Eusko Label Ligako lehen txandak.

Igandean, berriz, 11:20ean emango zaio hasiera Euskotren Ligako azken jardunaldiari. Behin emakumezkoen txapelketa itxita, gizonezkoek 12:21ean XLVIX. Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldiari ekingo diote. 


Zaleen Gunea
Estropadetako Zaleen Gunea Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da aurten ere. Zarauzko Ikurriñaren jardunaldi bikoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren zaleek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute. Larunbatean zein igandean, Eusko Label produktuak dastatu ahal izango dira, eta Eusko Label Ligako edo Euskotren Ligako txapeldunek irabaziko dituzten garaikurrekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Pantaila erraldoia ere jarriko da, Zarauzko Ikurriñaren xehetasunik ez galtzeko.

Itzuli