ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN
Historia
Orain arte ezagutzen den Gipuzkoako estropadarik zaharrena Zarauzko eta Getariako txalupa banak 1761eko maiatzaren 2an egindako da. Irteera "Umallarria" edo Mollarri uharteko muturrean zuen eta helmuga Donostiako moilan. Txalupa bakoitzeko tripulazioa 11 lagunek osatuko zuten eta irabazleak, 100 ezkutuko saria jasoko zuen galtzailearen eskutik. "Salea" deitzen zaion estropada honen irabazlearen berririk ez da tamalez gaur egunera iritsi.
Harrigarria zen Zarautz hain herri handia izanik arraun elkarterik ez edukitzea, gainera, kontuan hartuta, Kantauri itsasaldeko kostaldeko traineru estropadarik inportanteenetakoa Zarautzen egiten zela. 1983ko urrian estatutuak sortu eta klubaren lehen zuzendaritza osatu zen. Xanti Sanchez izan zen Zarautz Arraun Elkarteko lehen presidentea.
Zarauzko Arraun Elkarteko lehen bandera 1985. urtean irabazi zen. Zarautz txapeldun izan zen bateletan kategoria guztietan, seniorretan izan ezik, bigarren sailkatu baitziren zumaiarren atzetik. "Txiki" Larrañaga izan zen patrio Zarautzek irabazitako lehenengo banderan, kadete mailako bateletan.
ACT Liga ezarri eta abian jarri zen lehen urtean, 2003 urtean, inork espero ez zuela Zarauzko Enbata traineruak ligan sartzea lortu zuen. Ondoren, jaitsi egin ziren baina bi urtera, berriro, 2005. urtean, TKEn sartu ziren eta onenen artean jarraitzen dute.
2010. urteko denboraldian Zarautz Arraun Elkartearen izenean bi traineru lehiatuko dira: traineru bat San Miguel Ligan eta bigarren ontzia KAE-2 Ligan.
Enbata trainerua 9 urtez KAE-ARC elkartean lehen eta bigarren mailan aritu ondoren, 2019an denboraldi bikaina egin, eta 8 estropada eta ARC-1 liga irabazi ostean, igoera play offean parte hartu eta igoera txartela lortu zuen.
Zarauzko Arraun Elkarteak 2020. denboraldiari ilusioz ekin dio, berriz ere 2 traineru uretaratuz eta hainbat urtetan Eusko Label ligan aritzeko gogoz. 2021ean, entrenatzaile berria heldu da, Asier Puertas, eta negu luze baten ondoren zarauztarrek ez dute jaitsiera zuzena saihestea lortu 44 punturekin. Azken estropadara playoffetara joateko aukerekin iritsi arren, Enbatak bere hirugarren zikloa bukatuko du Eusko Label Ligan.